Musika
Uztailak 5-27
Gaubeako Schubertiadak bost kontzertu aurkeztuko ditu, uztailean
N. V. | EITB Media
Musika klasikoa Bachicaboko, Tuestako eta Espejoko elizetara iritsiko da uztailaren 5etik 27ra.
-
Cosmos Quartet uztailaren 27an arituko da Bachicabon. Argazkia: © Michal Novak
Gaubeako (Araba) Schubertiadaren zapigarren edizioak bost kontzertu eskainiko ditu uztailaren 5 etik 22ra Bachicaboko San Martin elizan, Tuestako Andra Mariaren elizan eta Espejoko Salbatzailearenean.
Uztailaren 5ean, ostiralarekin, Sara Blanchek Toldraren eta Montsalvatgeren eta Debussy eta beste konpositore frantses batzuen abestiak interpetatuko ditu, pianoa lagun, Tuestan, Milango Scalan debuta egin baino bi hilabete lehenago.
Hurrengo egunean, hilak 6, Zhuohan Sun txinatarrak Schubert, Schumann eta Wolfen piezak eta Mahlerren gazte zikloko "Noragabeko adiskide baten kantak" abestuko ditu Tuestan.
Hilaren 13an, larunbatean, Espejon, Patricia Cordero, Cristina Cordero, Montserrat Egea, Jorge Martinez eta Juan Barahona musikari gazteek D. 677 "La trucha" Schuberten pianorako kinteto ospetsua joko dute.
Hurrengo larunbatean, hilak 20 Samuel Hasselhorn baritonoak "Neska errotari ederra" zikloa interpretatuko du Tuestan, Ammiel Bushakevitz lagun duela.
Schubertiadaren zazpigarren edizioa larunbatean, hilak 27, itxiko da, Cosmos Quartet hari laukotearekin. Aurten, hamargarren urteurrena ospatuko du, eta Gaubeara itzuliko da, bertan 2020an debutatu ondoren, Schubert, Webern eta Brahmsen lanak interpretatzeko.
Abonuaren salnerurria 50 eurokoa da, baina Blachen kontzertua abonutik kanpo dago.