Itxi

Musika

''Mitoaroa''

Zetak taldeak Nafarroa Arenan ospatuko du bosgarren urteurrena, urtarrilean

N. V. | EITB Media

Urtarrilaren 4an, larunbatarekin, Mitoaroa ikuskizuna taularatuko du Pello Reparaz buru duen taldeak Nafarroako hiriburuan. Sarrerak ekainaren 4an jarriko dituzte salgai.

0:45
Pello Reparaz (Zetak)

Zetak taldeak Mitoaroa izeneko kontzertua antolatu du 2025eko urtarrilaren 4rako, Iruñean, Nafarroa Arenan. Erramun Martikorena bertan izango dela aurreratu du Pello Reparazek, eta Unenuko Mamuxarruek, Lantzeko Ihauteria, Kukai Dantza, Iturengo Joaldunak, Tuterako Zipoteroak, Altsasuko Momotxorroak, Zubietako Joaldunak eta Arbizuko Txatarrak ere gonbidatu dituzte, "nafar eta euskal mitologiaren presentzia hobeto islatzeko".

Kontzerturako sarrerak hurrengo asteartean, ekainak 4an, jarriko dituzte salgai taldearen webgunean.