Getxoko 47. jazz jaialdiak aurtengo ordainpeko kontzertuetako lehen artisten izenak iragarri ditu gaur, asteartearekin. Stacey Kent abeslariak, Bill Frisell gitarristak eta James Carter saxofoi-jotzaileak joko dute Muxikebarrin, uztailaren 3tik 7ra egingo den jaialdian. James Carter saxofoi-jotzaileak (1969, Detroit) irekiko du jaialdia, uztailaren 3an, Alex White bateria-jotzaileak eta Gerard Gibb teklatu jotzaileak lagunduta. Uztailaren 6an, Stacey Kent (1968, New Jersey) abeslaria Getxora itzuliko da, eta biharamunean, hilaren 7an, Bill Frisell gitarra-jotzaile eta konpositoreak itxiko du jaialdia. Tonny Scherr baxuan eta Kenny Wollesen baterian izango ditu lagun Kentek Muxikebarrin.