Itxi

Musika

Martxoak 1-2

Iruña Rocken orroa Nafarroa Arenan entzungo da asteburuan

N. V. | EITB Media

Bi astean, 25 kontzertu egongo dira Nafarroako hiriburuko jaialdian, besteak beste, hauenak: Soziedad Alkoholika, Zea Mays, ETS, Los Chikos del Maíz eta Iseo & Dodosound.

  • Iseo & Dodosoundek larunbatean joko du

    Iseo & Dodosoundek larunbatean joko du

Iruña Rockek orroa zabalduko du Nafarroa Arenan ostiral-larunbatetan, besteak beste, talde hauen eskutik: Soziedad Alkoholika, Zea Mays, ETS, Los Chikos del Maíz, Iseo & Dodosound, Gatibu eta Zoo valentziarrak, beren agur biran.

Jaialdiaren seigarren edizioa ostiralean, martxoak 1, eta larunbatean, martxoak 2, egingo dute. Lehen jardunaldian arituko dira Soziedad Alkoholika, Zea Mays, Kaos Urbano, Los Chikos del Maiz, Pubic Enemy, The Lio eta Manny Calavera.

Larunbatean, hauen eskutik jarraituko du jaialdiak: En Tol Sarmiento, Iseo & Dodosound, Zoo, Gatibu, Xavi Sarrià, Aphonnic, Sara Socas eta DEM.

Bigarren urtez, agertoki osagarri bat izango da jaialdian, Nafarroako musika proposamenek tokia izan dezaten beren musika erakusteko. Cliford, Redox, Engantxados, Muga Zero, MC Plata, Lotu, Betania eta Exuvia talde eta musikarien doinuak entzungo dira bertan.

Sarrerak jaialdiaren webgunean daude salgai, 35 euroan egun batekoak 55 euroan abonuak.