Musika
Zazpigarren edizioa
Deep Purple taldea Bilbao Music Legends jaialdian arituko da ekainean
EITB MEDIA
Bilbao Arenan izango dira Canned Head, The Screamin' Cheetah Wheelies eta Susan Santosekin batera, datorren urteko ekainaren 14an edo 15ean.
-
Deep Purple. Artxiboko argazkia: EFE
Deep Purple taldeak, hard rockaren erreferenteetako bat denak, Bilbao Music Legends jaialdian joko du, antolatzaileek jakitera eman dutenez.
Gaur, ostegunarekin, iragarri dituzte Bilbon 2024ko ekainaren 14an eta 15ean egongo diren taldeetako batzuen izenak.
Boskote britainiarrak ez ezik, Los Angelesen sortutako Canned Head taldeak ere harrapatuko du Bilbao Arenako oholtza, baita The Screamin' Cheetah Wheeliesek ere (espainiar Estatuan iragarritako zuzeneko bakarra).
Susan Santosek itxi du zazpigarren ediziorako iragarpenen lehen zerrenda.
Dagoeneko salgai dago bi eguneko bonua, 80 euroan (+gastuak). Kutxabank bidez edo www.musiclegendsfestival.com webgunean eskura daiteke.