Itxi

Musika

Musika Hamabostaldia

Hallé orkestrak Hamabostaldia irekiko du ostiralean

Erresuma Batuko orkestra sinfoniko profesional zaharrenak irekiko du Donostiako Musika Hamabostaldia. 63 emanaldi izango dira, irailaren 2ra bitartean.

  • Musika Hamabostaldian parte hartu duen koroetako bat. Argazkia: EITB

    Musika Hamabostaldian parte hartu duen koroetako bat. Argazkia: EITB

Hallé Orkestra Erresuma Batuko orkestra sinfoniko profesional zaharrena da eta Donostiako Musika Hamabostaldiari hasiera emango dio, abuztuaren 3an. Debussy eta Pariseko mende arteko konposatzaileak izango ditu protagonista.

63 emanaldi izango dira guztira irailaren 2ra bitartean, 2011n baino bi gutxiago, izan ere aurrekontua 3 milioi eurotik 2.850.000 eurora jaitsi da. Lehen aldiz, ekarpen pribatuek publikoek baino pisu handiagoa izan dute.

Donostiako jaialdia Gasteizen, Iparraldean eta Gipuzkoako hainbat herritan izango da, Hamabostaldi Ibiltaria ekimenaren baitan. Antolatzaileen arabera, aurrekontu txikiagoa izango duen arren programazioaren "kalitatean" ez da murrizketarik izango. Mozarten "Txirula magikoa" opera izango da emanaldi garrantzitsuenetariko bat.

San Petersburgoko filarmonikoa, Bambergko sinfonikoa eta Pariseko orkestra izango dira Hamabostaldiko 73. edizioan, eta Francisco Escudero konposatzaile donostiarraren jaiotzaren mendeurrena ospatuko dute. Zazpi konposizio berri estreinatuko dituzte, tartean Gabriel Erkorekaren "Qut". Christian Zacharias piano-jotzailea Victoria Eugenia antzokian izango da, abuztuaren 31n, Arriaga laukotearekin batera.

Debussyren (1862-1918) lanez gain (inpresionismo musikalean ezinbesteko egilea), Ravel, Satie, Fauré eta Paul Dukas garaikideen lanak ere entzungai izango dira Donostiako Musika Hamabostaldian.

Abuztuaren 17an Pascal Rophéren txanda izango da, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa eta Andra Mari korala zuzenduko baititu. Francisco Escuderoren "Illeta" oratorioa interpretatuko dute, Marta Zabaleta piano-jotzailearekin batera.

Hallé Orkestra Erresuma Batuko orkestra sinfoniko profesional zaharrena da eta Donostiako Musika Hamabostaldiari hasiera emango dio, abuztuaren 3an. Debussy eta Pariseko mende arteko konposatzaileak izango ditu protagonista. 63 emanaldi izango dira guztira irailaren 2ra bitartean, 2011n baino bi gutxiago, izan ere aurrekontua 3 milioi eurotik 2.850.000 eurora jaitsi da. Lehen aldiz, ekarpen pribatuek publikoek baino pisu handiagoa izan dute. Donostiako jaialdia Gasteizen, Iparraldean eta Gipuzkoako hainbat herritan izango da, Hamabostaldi Ibiltaria ekimenaren baitan. Antolatzaileen arabera, aurrekontu txikiagoa izango duen arren programazioaren "kalitatean" ez da murrizketarik izango. Mozarten "Txirula magikoa" opera izango da emanaldi garrantzitsuenetariko bat.San Petersburgoko filarmonikoa, Bambergko sinfonikoa eta Pariseko orkestra izango dira Hamabostaldiko 73. edizioan, eta Francisco Escudero konposatzaile donostiarraren jaiotzaren mendeurrena ospatuko dute. Zazpi konposizio berri estreinatuko dituzte, tartean Gabriel Erkorekaren "Qut". Christian Zacharias piano-jotzailea Victoria Eugenia antzokian izango da, abuztuaren 31n, Arriaga laukotearekin batera.Debussyren (1862-1918) lanez gain (inpresionismo musikalean ezinbesteko egilea), Ravel, Satie, Fauré eta Paul Dukas garaikideen lanak ere entzungai izango dira Donostiako Musika Hamabostaldian. Abuztuaren 17an Pascal Rophéren txanda izango da, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa eta Andra Mari korala zuzenduko baititu. Francisco Escuderoren "Illeta" oratorioa interpretatuko dute, Marta Zabaleta piano-jotzailearekin batera.