Musika
Jaialdiak
Heineken Jazzaldia, kultura turismoaren erreferente
Aurretik konfirmatuta taldeez gain, autismoa duen Matt Savage piano-jotzailearen kontzertua izango dela jakinarazi dute antolatzaileek.
-
Miguel Martin, Jazzaldiko zuzendaria. Argazkia: EFE
Jazzaldiak, aurten, San Telmo Museoa, Kursaala eta hondartza, Trinitate enparantza, Victoria Eugenia Antzokia, Nautikoa, Eureka Zientza Museoa eta Basque Culinary Center guneak izango ditu besteak beste. Musikaz gain, gainera, Gastronomia eta kultura uztartuko dira guneetako askotan.
Jimmy Cobb bateriak jasoko du Jazzaldiaren Saria eta masterclassa eskainiko du gainera. Dj-ak, Melody Gardot handia, Bobby McFerrin, Monty Alexander, Alabama Shakes, Sharon Jones and the Dap Kings, Antony, The Waterboys, Madeleine Peyroux, Neneh Cherry and the Thing, etab. Izen handiak jada konfirmatuta eta gehiago izango dira Jazzaldian topatuko dituzuenak. Eta aipagarria, baita ere, Matt Savage, autismoa duen piano-jotzaile gaztea.
Heinekenek aplikazioa sortu du, nahi duenak, mugikorretik informazioa jasotzeko, Heineken Jazzaldiaren webgunean topatuko duzue jakingarri gehiago. Eta sukaldea ere gustuko duenak, Basque Culinary Centerreko orrian du antolatu dituzten ekintzetan izena emateko aukera.