Itxi

Musika

HAUsPOZ

Musika, Kepa Junkera hauspotzeko

N. V. | EITB Media

Martxoaren 9an, Arriaga antzokiak Kepa Junkera trikitilariari laguntzeko kontzertu bat hartuko du. Han izango dira Oreka TX, Sorginak, Amak, Dulce Pontes, Lucía Lacarra, Xabier Amuriza, Tapia & Leturia…

  • Kepa Junkera, "Kepa Junkera Berpiztu" filmeko irudi batean

    Kepa Junkera, "Kepa Junkera Berpiztu" filmeko irudi batean

SGAE Fundazioak Kepa Junkeraren aldeko kontzertua antolatu du martxoaren 9rako, Arriaga Bilboko antzokian. 19:30ean hasiko da HAUsPOZ kontzertua, eta sarerak salgai daude dagoeneko, 14, 18 eta 22 euroan. Bildutako dirua trikitaliari laguntzeko izango da.

Oholtza gainean egongo dira Oreka TX, Sorginak, La Cobla de Sant Jordi, Amak, Dulce Pontes, Lucía Lacarra, Matthew Golding, Xabier Amuriza, Tapia & Leturia, Ibon Koteron, Josune Arakistain, Xabi Aburruzaga eta Eliseo Parra.

Ikuskizunaren zuzendaritza artistiko eta musikala Jon Mayaren eta Harkaitz Martinezen kontu egongo da, eta EITBk ere babestuko du emanaldia.

Kepa Junkerak iktusa izan zuen 2018ko abenduan, Belgikan kontzertu bira egiten ari zela, eta agertokietatik at da harrezkero.