Itxi

Musika

Heriotza

Jeff Beck britainiar gitarrista erraldoia zendu da

N. V. | EITB Media

Rock gitarraren ikonoetako bat meningitisak jota hil da, atzean ibilbide miragarria utzita nola bakarka hala Yardbrids taldearekin batera.

  • Jeff Beck. Argazkia: Efe.

    Jeff Beck. Argazkia: Efe.

Jeff Beck britainiar musikaria, inoizko rockeko gitarrista onenetakoa, asteartean hil zen, 78 urte zituela, familiak jakinarazi duenez.

"Tristezia handi eta sakonez, Jeff Becken heriotzaren berri eman nahi dugu. Bat-batean meningitis bakterianoarekin kutsatu ondoren, atzo hil zen, bakean", adierazi du familiak ohar batean.

Beck berrizale handia izan zen, Yardbidsen, Jimmy Pagek iradokita 1965ean Eric Claptonen tokia eman zion taldean, eta Jeff Beck Groupen buru.

Jazza eta rocka uztartu zituen lehenengoetakoa izan zen, musikari handi asko eta askori lagundu zien eta distortsio berriak ugari erabili zituen.

Yardbirdsen urrezko aroan parte hartu zuen, hogei hilabetez, eta 1968an bakarkako lehen diskoa kaleratu zuen, "Truth".

1970eko hamarkadan, jazzaren eta rockaren arteko uztarketan mugildu zen, John McLaghlinkin batera, eta hurrengo hamarkadan ez zen jendartean horrenbeste agertu, 90eko hamarkadan Jon Bon Jovirekin eta Kate Bushekin batera berriz irrati ospetsuenetara itzuli aurretik.

2018an, Sondikan jo zuen, Music Legends jaialdian.