Musika
Ikuskizuna
Ruper Ordorika eta Joseba Sarrionandia elkarrekin lau egunez, Kafe Antzokian
N. V. | EITB Media
Bi sortzaileok "Huntaz eta hartaz" ikuskizuna eskainiko dute otsailaren 6, 7, 8 eta 9an Bilboko Kafe Antzokiko goiko aretoan, Kutxa Beltzean.
-
"Huntaz eta hartaz" ikuskizuna eskainiko dute
Ruper Ordorika eta Joseba Sarrionandia sortzaileek "Huntaz eta hartaz" ikuskizuna eskainiko dute Bilboko Kafe Antzokian, otsailaren 6, 7, 8 eta 9an. Espazioko areto txikian, Kutxa Beltza izenekoan, izango dira emanaldiak; aforoa mugatua izango da, hortaz, eta publikoa eserita egngo da, Kafe Antzokiak aurreratu duenez.
Sarrerak asteazkenean, urtarrilak 11, jarriko dituzte salgai, 11:00etan, Bilboko aretoaren webgunean, 15 euroko prezioan.
18:30ean irekiko dituzte ateak, eta 19:00etan hasiko da emanaldia.