Itxi

Musika

Mendizabalan

Hertzainaken Gasteizko agurra urtarrilaren 6an izango da

Radio Vitoria

Radio Vitoriak jakin duenez, Mendizabalan, karpa batean, izango da 1981ean jaiotzen ikusi zuen hiriko publikoa agurtzeko kontzertua.

  • Hertzainak

    Hertzainak

Hertzainaken zaleek beste zita bat gehitu behar diote egutegiari, taldeak BECen, Barakaldon, abenduaren 16 eta 17an emango dituen kontzertuenaz gain: urtarrilaren 6a, Gasteizen. "Hertzainak, jaio eta bukatu" bira aurkeztu zutenean, baieztatu zuten azken agurra Gasteizen izango zela, eta Radio Vitoriak gaur iragarri du urtarrilaren 6an izango dela hitzordua. Mendizabalan egingo dute kontzertua, Mendizorrotzaren ondoan, karpa erraldoi batean.

Hertzainak ezinbesteko taldea da euskarazko rocka ulertzeko. Garaiko beste hainbat taldetakoak bezala, taldekideak bidean bihurtu ziren musikari, eta hori argi gelditu zen talde gisa izan zuten bilakaeran: britainiar punkaren erritmoetatik hasi, eta rockaren giro klasikoak, ska eta folka jorratu zituzten. Taldeak diskografia ugaria utzi zuen (sei disko eta hainbat single eta EP). 1978an hasi zen, Gasteizen, Hertzainak izango zena sortzen, eta lehen kontzertua 1981eko Gabon zahar gauean eman zuten. Taldearen azken kontzertua Izarran izan zen, 1993an, Kubaren aldeko jaialdi batean.