Replace this text with the error page you would like to serve to clients if your origin is offline.
Itxi

Musika

Musika industria

BIMEk musikaren 4.500 profesional bildu, eta 65 kontzertu eskainiko ditu

N. V. | EITB Media

Urriaren 26tik 29ra, musika industriako profesionalen topaketak 10. urteurrena ospatuko du, eta doako 65 kontzertu antolatu ditu Bilbon.

  • Zetak, Bimeren Kolonbiako edizioan

    Zetak, Bimeren Kolonbiako edizioan

BIME Pro Bilbao musika industriaren profesionalen topaketak hamargarren edizioa egingo du aurten, eta 50 herrialdetatik etorritako 4.500 profesional batu nahi ditu Bizkaiko hiriburuan urriaren 26tik 28ra.

Biltzar profesionala Bilboko Euskalduna jauregian egingo dute hiru egunez, eta, horrekin batera, kontzertu ziklo bat ere izango da publikoaren gozagarri. BIME Live izena duen emanaldi programa horrek doako 65 musika emanaldi eskainiko ditu lau egunean, urriaren 26tik 29ra, Bilboko hainbat areto eta eremu publikotan.

Kontsultatu kontzertuen programazioa:

BIME 2022: taldeen zerrenda, ordutegiak eta agertokiak

Euskal musika Euskal Herriko Musika Bulegoak ordezkatuko du, Basque Music izenburupean. Besteak beste, antolatu dituzte buruko osasunari buruzko hitzaldia, Euskal Herriko eta Portugalgo profesionalen arteko topaketak, kontzertu aretoen egoerari buruzko solasaldia eta Artistaren Estatutuari buruzko mintzaldia.  

Topaketa profesionaletan, esaterako, Afo Verde Sony Music Latin-Iberiako buru eta Bad Bunny, Rosalia eta Camiloren atzean dagoen exekutiboak parte hartuko du, baita Rebeca Leon Rosaliaren beraren managerrak ere.

Neneh Cherry kantariak, James Cruz rap ekoizleak eta Rafa Sardina euskal jatorriko ekoizleak, Los Angelesera aldatuak eta 18 Grammy sariren irabazleak, ere hartuko dute parte.