Itxi

Musika

Jaialdia

Fito eta Mikel Erentxun Travellin' Brothersekin batera arituko dira Bilbao Blues Festival jaialdia ixteko

N. V. | EITB Media

Bizkaitar taldeak igandean eskainiko duen kontzertuak emango dio azkena ostegunean, uztailak 29, hasiko den doako blues jaialdiari.

  • "Coming home" diskoa aurkeztuko du Travellin' Brothers taldeak

    "Coming home" diskoa aurkeztuko du Travellin' Brothers taldeak

Fito eta Mikel Erentxun izango ditu gonbidatu Travellin' Brothers bizkaitar taldeak Bilbon igandean, uztailak 31, Bilbao Blues Festival doako jaialdia ixteko emango duen kontzertuan, antolatzaileek gaur prentsaurrekoan iragarri dutenez.  

Gainera, jakinarazi dute Alejo Stivel Tequila taldearen abeslari eta sortzaileak joko duela larunbatean, 22:15etik aurrera, Raimundo Amador andaluziar musikariaren ordez.

Horiez gain, joko dute Bob Strongerrek, zeinak jaialdiaren saria jasoko baitu, Ronnie Baker Brooksek, Dana Fuchsek, Shemekia Copelandek, Fantastic Negritok, Wax & Boogie feat Drew Daviesek, Noah & The Hell Drinkersek, Flamingo Toursek, Blues Triumviratek eta Micky & The Buzzek.

Jaialdia doakoa izango da, "hori baita bluesa jendeari gerturatzeko modurik errazena", Carlos Malles jaialdiaren zuzendariak azaldu duenez.