Itxi

Musika

Futbola eta rocka

Athletic Hiriko kontzertuak bertan behera utzi izana salatu du Gatibuk

Esperanza Agirre jo du arduraduntzat, eta "A Pelo y Tú, Gatibu, Iggy & The Stooges eta Marky Ramone Blitzkrieg taldeen kontzertuak Madrileko PPri esker ez dira egingo", gaineratu du.

  • Gatibu taldearen webgunearen azala. Argazkia: EITB

    Gatibu taldearen webgunearen azala. Argazkia: EITB

Gatibu taldeak Madrileko Athletic Hirian ostegunerako "programatuta zeuden ekintza guztiak bertan behera" gelditzea salatu du, webgunearen bitartez, agiri batean. Gernikarrek Esperanza Aguirre debekuaren arduraduntzat hartu dute. 

Alex Sarduiren taldearen arabera, "A Pelo y Tú, Gatibu, Iggy & The Stooges eta Marky Ramone Blitzkrieg taldeen kontzertuak Madrileko PPri esker ez dira egingo". Athletic Hiria gunea ostiral goizean irekiko dute azkenik.

"Inoiz baino gehiago... Aupa Athletic!", amaitu dute agiria Gatibu taldekoek.

A pelo y tú taldea ere Athletic Hirian aritzekoa zen, eta kontzertua bertan behera uztea salatu dute. Egoeraren arduraduna Esperanza Aguirre dela esan dute. "Asteburu honetan etxean geldituko gara, horrelako ekitaldi handi batean jotzeko aukera galduta. Nahigabe handia da Athleticeko jarraitzaileen aurrean ezin jotzea", gaineratu dute.