Musika
Heriotza
Iñaki Añua zendu da, 40 urtez Gasteizko jazz jaialdiko zuzendaria izandakoa
N. V. | EITB Media
2018ra arte zuzendu zuen jazz jaialdiaren aurtengo edizioa hasi eta biharamunean hil da Añua, familiak iragarri duenez.
-
Iñaki Añua, jazz jaialdiak 2013an egindako omenaldi batean. Argazkia: ETB.
Gasteizko Nazioarteko Jazz Jaialdiaren berrogeita bosgarren edizioa hasi eta egun batera, Iñaki Añua 40 urtez musika jaialdiaren zuzendari izandakoaren heriotzaren berri eman du bere familiak. 78 urte zituen.
Acaba de fallecer mi querido hermano Iñaki.
— Xabier Añua (@javieranua) July 13, 2022
Justo cuando comenzaba el festival de Jazz.
Fue su director durante 40 años y puso a Vitoria en la cumbre de Europa.
Medalla de Oro de la Ciudad de Vitoria.
Estoy demasiado emocionado . Ya hablaremos.
Gracias
Añuak 1979an hartu zuen bere gain Arabako hiriburuko jazz jaialdiaren gidaritza, topagunearen hirugarren edizioan, eta 2018ra arte zuzendu zuen. Haren eskutik iritsi ziren Gasteizera Chick Corea, Bobby McFerrin, Pat Metheny, Dizzy Gillespie, Paco de Lucia, Herbie Hancock, Jaco Pastorius, Ella Fitzgerald eta beste hainbat artista erraldoi.
Iñaki Añuak Antzinako Musikaren Arabako Astea ere zuzendu zuen, Baskoniaren lehen taldeko jokalaria izan zen, jazz saio bat izan zuen Radio Vitorian berrogei urtez, Gasteizko hiriaren Urrezko Domina eman zioten 2006an eta Wynton Marsalisek "Iñaki's Decision" mugimenduak eskaini zizkion Vitoria Suite lanean.