Itxi

Musika

Jaialdiak

Uztailak jazzaren hilabetea izaten jarraitzen du

Artistas como Wayne Shorter, Sonny Rollins, Gilberto Gil, Pat Metheny eta Antony izango dira, besteak beste, aurten Getxoko, Gasteizko eta Donostiako Jazzaldietan.

01:47
Getxo, Donostia eta Gasteizko jazzaldietako egitarauak prest daude

Aurten ere jazz doinuz betea etorriko zaigu uztaila Euskal Herrian. Hortxe izango bait ditugu Getxoko, Gasteizko eta Donostiako Jazzaldiak eta urte sasoi honetan beti egiten duten bezala, hiru jazz festibal horietako arduradunak, elkarrekin agertu dira Bilbon, Isabel Muela Eusko Jaurlaritzako Turismo saileko arduradunarekin batera, Komunikabideen aurrean, beren jazzaldien inguruko musika eta turismo eskaintzaren berri emateko.

Beti bezala Getxokoa izango da lehena, uztailaren 4tik 8ra bitartean eskainiko direlarik, 36. Jaialdiko kontzertu eta gainerako ekitaldiak.

Segidan Gasteizkoa etorriko da: 36.edizioa osatuko du Gasteizko Jaialdiak ere, eta uztailaren 16tik 21era izango dira kontzertuak, Mendizorrotza Kiroldegian eta  Antzoki Zaharrean. Stefano Bolani, Joe Lovano eta Dave Douglas, Joshua redman, Gilberto Gil, Pat Metheny eta Sonny Rollins... luzea da Gasteizko jazzaldian parte hartuko duten musikarien zerrenda...

Donostiako Heineken Jazzaldian honakoak arituko dira: Sharon Jones, Dayna Kurtz, Jimmy Cobb, Neneh Cherry, Meldy Gardot, Kenny barron, Madeleine Peyroux, etab. Jazzaren munduko izen handiak aurki daitezke Donostiako Jazzaldian ere, uztailaren 19tik 23ra. Deigarria da hori bai, aurten ez direla nonbait ados jarri, eta hainbat egunetan, Gasteizen eta Donostian, bietan izango dituzte jazz emanalaiak.

Heineken Jazzaldia

Destroyer, Jonathan Wilson, Gary Clark Jr. eta Zola Jesus Donostiako Jazzaldiaren 47. edizioan izango dira, Eszenatoki Berdean, hain zuzen ere. Kontzertu horiek doanekoak izango dira, baina bi artista gelditzen dira konfirmatzeko.