Musika
Kontzertua
Behotsik orkestrak 10 urteko ibilbidea ospatuko du larunbatean Bilbon
N. V. | EITB Media
"10 urte, hamaika lagun" ikuskizuna eskainiko dute uztailaren 2an, Euskalduna jauregian, Bilbon.
-
Behotsik orkestra
Behotsik 15 eta 30 urte bitarteko musikariek osatutako orkestrak hamargarren urteurrena ospatuko du larunbatean, uztailak 2, Euskalduna jauregian, Bilbon, 19:30etik aurrera.
Bere hitzetan, Behotsikek "musika klasikoari egozten zaizkion estereotipoak hausten ditu", eta larunbateko kontzertuan bidaia bat egingo du euskal musikaren historian zehar: Guridi, Arriaga eta Ravelen lanetatik hasi, eta Gatibu, Itoiz eta Oskorriren aleak ere joko dituzte.
Guztira, 250 artista baino gehiago bilduko dituzte oholtzan, zenbait artista gonbidaturekin batera: Francis Diez (Doctor Deseo), Gorka Sierra konpositore eta zuzendaria… Ane Zabala eta Galder Perez aktoreek aurkeztuko dute kontzertua.
Sarrerak 6 eta 12 euro arteko prezioan daude salgai.