Musika
Opera Donostian
Emakumea da Opus Liricaren zortzigarren denboaldiaren protagonista
Agentziak | Erredakzioa
Donostiar elkarteak "Dido eta Eneas" eta "Pagliacci" operak ekoitziko ditu, eta opera eta zarzuelen nazioarteko lehiaketa antolatu du.
-
2022-2023 denboraldia aurkeztu du Opus Lirica operazaleen elkarteak
Emakumea da Opus Liricak Donostian egingo duen zortzigarren opera denboraldiaren protagonista. Bi opera ekoitziko ditu elkarteak: "Dido eta Eneas" H. Purcellena abenduan eta "Pagliacci" R. Leoncavallrena datorren urteko otsailean.
Gainera, abutuaren 9tik 12ra opera eta zarzuelen nazioarteko lehiaketa egingo dute Zorroagan. Irabazleen artean sartzen ez direnek abesten hobetzeko ikastaro doakoa jasoko dute, eta sailkatuek epaimahaiak aukeratzen duen aria interpretatuko dute.
Lehiaketaren finalaren egunean, abuztuaren 12an, epaimahaia osatuko dute "operaren munduko pertsona esanguratsuek, hala nola zuzendari artistikoek, sustatzaileek eta abeslari lirikoentzat obra idatzi dituzten musikariek". Izena emateko epea zabalik da jadanik.
Opus Liricak abenduaren 3an (19:30) eta 4an (19:00) taularatuko du "Dido & Eneas" Victoria Eugenia antzokian.
"Pagliacci" Leoncavallren lana, berriz, otsailaren 17 eta 18an interpretatuko dute, Kursaaleko auditoriumean, 20:00etatik aurrera.