Itxi

Musika

Euskalduna jauregian

James Taylorrek kontzertua eskainiko du irailaren 22an, Bilbon

N. V. | EITB Media

Estatubatuar kantautorea Bizkaiko hiriburuko Euskalduna jauregian arituko da.

  • James Taylor

    James Taylor

James Taylor estatubatuar kantautore beteranoak geldialdia egingo du Bilbon, udazkenean Europan zehar egingo duen kontzertu biraren barruan, All-Star Band bere taldeak lagunduta.

Kontzertu errenkada horretan, Europako beste hainbat hiritan ere joko du Taylorrek, hala nola Madril, Bartzelona, Paris, Londres, Berlin, Amsterdam, Dublin, Kopenhage eta Stockholm.

Estatubatuar konpositore garaikide garrantzitsuenetakoa da Taylor, eta azken sei hamarkadetako bakoitzean Billboarden Top 10ean disko bat eduki duen artista bakarra da munduan.

100 milioi disko baino gehiago saldu ditu Taylorrek bere ibilbidean, eta bere kantarik ezagunenak ez ezik, "American Standard" 2020an ateratako diskoko kantuak ere entzun ahalko ditu publikoak.