Itxi

Musika

Kontzertuak

Euskadiko Orkestrak eta Donostiako Orfeoiak Mahlerren '2. Sinfonia' berreskuratuko dute

N. V. | EITB Media

2020rako iragarrita zegoen programari ekin ahalko diote behingoz apirilaren 29tik aurrera, pandemiaren ondorioz atzeratu eta gero.

  • Robert Treviño izango da zuzendaria kontzertu sorta honetan

    Robert Treviño izango da zuzendaria kontzertu sorta honetan

Euskadiko Orkestra eta Donostiako Orfeoia lehen aldiz elkartuko dira abonu denboraldian pandemia hasi zenetik, 'Berpizkundea' ezizenez ezagutzen den Gustav Mahlerren '2. Sinfonia' interpretatzeko.

Robert Treviñok zuzendutako programa berriko kontzertu guztietarako sarrerak salgai daude jada: apirilaren 29an eta maiatzaren 2an Donostian, maiatzaren 3an Iruñean, maiatzaren 4an Bilbon eta maiatzaren 6an Gasteizen.

Orkestrak jakinarazi duenez, 2020an bertan behera geratu zen obra berreskuratuko du, duela bi urte aurreikusita zegoen bidelagun berberarekin.

Orkestrak eta abesbatzak 230 abeslari eta musikari baino gehiago bilduko dituzte eszenatoki gainean, Robert Treviñoren zuzendaritzapean.
Hauek izango dira kontzertuak: ostiralean, apirilak 29, eta maiatzaren 2an Donostiako Kursaal auditoriumean; maiatzaren 3an Iruñeko Baluarte auditoriumean; maiatzaren 4an Bilboko Euskalduna jauregian; eta maiatzaren 6an Gasteizko Principal antzokian. Kontzertu guztiak 19:30ean hasiko dira.