Musika
Maiatzaren 28an
The National taldeak Iruñean joko du
N. V. | EITB Media
Baluarteko Areto Nagusian arituko da estatubatuar taldea, maiatzaren 28an, bi egun geroago Parisen abiatuko duen europar biraren atariko gisa.
-
The National
The National indie rock talde estatubatuarrak Baluarteko Areto Nagusian kontzertua eskainiko du maiatzaren 28an, 20:00etan, bi egun geroago Parisen abiatuko duen 2022 Tour europar biraren atariko bezala.
![](http://images11.eitb.eus/multimedia/images/2022/04/05/2917123/20220405123035_the-national-irunea-pampl_original_imagen.jpg)
Emanaldirako sarrerek 38 eta 60 euro bitarteko prezioa izango dute, eta apirilaren 8an, ostiralarekin, jarriko dituzte salgai Baluarteko leihatilan eta webgunean.