Itxi

Musika

Kontzertu-programa

Bernstein eta Zhou, Euskadiko Orkestraren estatubatuar ukituko programa berrian

N. V. | EITB Media

Robert Treviñok gidatuko du orkestra otsailaren 21etik 25era egingo dituzten kontzertuetan.

  • Bernstein eta Zhou dira Euskadiko Orkestraren kontzertu programako protagonistak

    Bernstein eta Zhou dira Euskadiko Orkestraren kontzertu programako protagonistak

"West Side Story" filmeko "Dantza sinfonikoak" eta "2. Sinfonia", biak ere Leonard Bernsteinenak, eta Zhou Tianen "Orkestrarako kontzertua" joko ditu Euskadiko Orkestrak bere hurrengo kontzertu programan, Robert Treviñoren zuzendaritzapean. Estatubatuar ukituko emanaldiok otsailaren 21etik 25era egingo dituzte.

Zhou Tian txinatar-estatubatuar konpositorea bertaratu egingo da, gainera, bere lanaren Europako estreinaldia izango da eta, eta Musikene Donostiako ikastegiko ikasleekin ere bilduko da, jardunaldi batzuetan.

Yulianna Avdeeva moskutar pianista izango da Bernsteinen "2. Sinfonia"ren protagonista, Euskadiko Orkestrak lehenengoz joko duen piezan.

Kontzertuak astelehenean abiatuko dituzte, Gasteizko Principal antzokian, asteartea Iruñeko Baluarten joko dute, asteazkenean Bilboko Euskalduna jauregian eta ostegun-ostiraletan Kursaalen, Donostian.