Musika
Nafarroan
Barricadak bere izena daraman kale bat inauguratu du Antsoainen
Erredakzioa
'Barricada Taldea' izena daraman plaka batzuk jaso ostean, rock taldeak emanaldi txiki bat eskaini du.
Barricada rock taldeko kideek kontzertu bat eskaini dute larunbat honetan Antsoainen (Nafarroa) bere izena daraman kale bat inauguratu ostean. Ehun bat auzokide bildu dira bertan eta musika taldeak "Grupo Barricada" / "Barricada Taldea" deitutako plaka bat estalgabetu du.
Arrikulunka Elkartearen ekimenez, joan den urriaren 26an Barricada taldeari kale bat eskaintzea erabaki zuen Antsoiango Udalak, rock talde honetako ibilbidea eta oroimen historikoan izandako parte hartzea aitortzeko helburuz.
Enrique Villareal 'El Drogas'ek taldea utzi ostean, Barricadan zabaldutako garai berri honetan, taldeko kideek kaleko erreplika bat jaso dute eta ondoren, emanaldi txiki bat eskaini dute.