Musika
36. edizioa
Pat Metheny eta Gilberto Gil, Gasteizko Jazzaldian
Irekiera ekitaldia Mendizorrotza kiroldegian izango da, Sweet Honey in the Rock taldearen eskutik.
-
Pat Metheny. Argazkia: Artxiboa
Pat Metheny eta Gilberto Gil izango dira, besteak beste, Gasteizko Jazzaldian. Irekiera ekitaldian, gospel kontzertu bat eskainiko dute. Sony Rollins, Joe Lovano eta Joshua Redman, munduko saxofoi-jotzaile garrantzitsuenak, ere Gasteizen izango dira.
Egitarauaren aurrerapenaren arabera, irekiera ekitaldia Mendizorrotza kiroldegian izango da, Sweet Honey in the Rock taldearen eskutik.
Gilberto Gil artista brasildarra uztailaren 19an izango da taula gainean, Bem Gil semeak, Jacques Morelenbaum, biolontxelo-jotzaileak, Nicolas Kassik, biolin-jotzaileak eta Gustavo di Dalva perkusio-jotzaileak lagunduta. Egun berean, Esperanza Spalding, 2007an Gasteizen egon zen kontrabaxu-jotzaile eta abeslaria, ere bertan izango da. Azken horrek Grammy bat lortu zuen 2011an, artista berri onenaren atalean.
Uztailaren 20an Pat Methenyren txanda izango da. Unity Band taldearen eta Chris Potter bertako saxofoi-jotzailearen laguntzarekin helduko da, gainera. Azken kontzertua Sonny Rollins saxofoi-jotzailearen eskutik izango da.
Martxoaren 19tik aurrera sarrerak jazzaldiko web orrian eskuragarri egongo dira: jazzvitoria.com