Musika
Bira
Kerobiak hiru kontzertu emango ditu 20. urteurrena ospatzeko
N. V. | EITB Media
Galdakaon, Iruñean eta Azpeitian joko du nafar taldeak azaroan; sarrerak salgai daude dagoeneko.
-
Bilduma bat argitaratu eta gero, agertokietara ere itzuli dela iragarri du taldeak
Kerobia taldea errepidera itzuliko da azaroan, taldearen sorreraren 20. urteurrena ospatzeko. Hiru kontzertu "bakar" izango dira Galdakaon (azaroak 20, Torrezabal), Iruñean (azaroak 26, Baluarte) eta Azpeitian (azaroak 27, Soreasu).
Agertoki gainean ospatuko du, beraz, nafar pop taldeak bi hamarkadako bidea, "Konstelazioak" bilduma biniloan argitaratu eta hilabete batzuetara.
"Ez dago zalantzarik guretzat bereziak izango direla, Kerobiarekiko gogo handia ikusi dugu eta hiru kontzertu hauek, eta bereziki Iruñean, gure musika jarraitzen dutenekin topaketa izatea nahi dugu", azaldu dute ohar batean.
Kerobiak sei disko argitaratu zituen bere ibilbidean.