Itxi

Musika

Heriotza

Alfonso Echeverria abeslari lirikoa zendu da

N. V. | EITB Media

Donostian jaiotako baxu-baritonoa Vienako Operarekin aritu, eta Europako agertoki nagusietara iritsi zen.

  • Alfonso Echeverria

    Alfonso Echeverria, 1991ko Musika Hamabostaldian

Alfonso Echeverria abeslari lirikoa atzo, maiatzaren 19an, hil zen, Nafarroako operazaleen Gayarre elkarteak iragarri duenez.  

Donostian 1950ean jaioa, Echeverria baxu-baritonoak Madrilgo Kantuko Goi Eskolan ikasi zuen, Ramon Regidorrekin, eta Vienan jarraitu zuen zailtzen. 1979 eta 1982. urteen artean, Vienako Operarekin aritu zen Leonard Bernstein, Karl Bohm, Julius Rudel eta beste hainbat maisu erraldoik gidatuta.

Halaber, Europako jaialdi eta opera antzoki nagusietan aritu zen, hala nola Bartzelonako Liceun, Madrilgo Zarzuela antzokian, Milango Scalan, ABAOren programazioan, Donostiako Musika Hamabostaldian, Peraladako jaialdian…

Mozart eta Rossiniren lanak maite zituen, baita Verdi eta Puccinirenak ere, nahiz eta azken horrek gutxi idatzi zuen Echeverriarena bezalako ahots lodietarako.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Musika
  • Kultura