Musika
''Saxo tenor jotzaile onenak''
Sonny Rollins, Joe Lavano eta Joshua Redman, Gasteizko Jazzaldian
Erredakzioa
Uztailaren 17an arituko da Joe Lovano. Joshua Redman uztailaren 18an izango da Gasteizen, eta, oraingoan Sonny Rollins handiak itxiko du jaialdia, uztailaren 21ean.
-
Sonny Rollins handiak itxiko du aurten Gasteizko Jazzaldia, uztailaren 21ean. Argazkia: Jazz Gasteiz
Sonny Rollins, Joe Lavano eta Joshua Redman saxo-jotzaileak arituko dira Gasteizko Jazz jaialdiaren 36. edizioan. Antolatzaileek ohar baten jakitera eman dutenez, ''mundu mailako saxo tenor jotzaile onenak'' izango dira 2012ko edizioan. Urtero bezala, uztailean izango da hitzordua, Arabako hiriburuan.
Sonny Rollins handiak itxiko du 2012ko jazzaldia, uztailaren 21ean. Aurretik, Joe Lovano eta Dave Douglas izango dira Gasteizen (uztailaren 17an), eta Joshua Redman, uztailaren 18an.