Musika
Komunikatua
El Drogasek taldea utzita ere, errepidean jarraituko du Barricadak
Erredakzioa
Talde nafarrak 2012an disko berria argitaratuko duela adierazi du komunikatu batean.
-
Barricada artxiboko irudi batean. Argazkia: Warner
Enrique Villarreal Armendáriz ‘El Drogas’ek taldea utzi arren, Barricadak errepidean jarraituko duela adierazi du komunikatu batean. Gainera, 2012an disko berria argitaratuko du.
Barricada taldeak argitaratutako komunikatua:
Hemen (eta horrela) gaude:
Sentitzen dugu modu honetan jakinaraztea. Ez da gure asmoa izan. Aurreikusita zegoen bezala, El Drogasek Barricada utzi du. Ez gara komunikatuen, kontrakomunikatuen eta kontrakontrakomunikatuen gudan sartuko, ez prosan ezta bertsotan ere. Inoiz ez da gure estiloa izan eta orain ere ez da izango. 2011 urte sabatiko bezala hartu ostean, El Drogasek ez du Barricadaren ibilbidera itzuli nahi izan. Txarrena izeneko bere proiektuan murgilduta dago, eta berak dioenaren arabera: "IKUSIKO DUGU hemendik lau edo bost urtetara itzuliko garen Barricadarekin". Guk ezin dugu lau edo bost urte itxaron, gorputzak mugimendua eskatzen digu eta urtebete geldirik egotea nahikoa da pilak kargatzeko. Hori dela eta, aurrera egingo dugu. Berak bota egin dugula uste du; norberak atera ditzala bere ondorioak.
Badakigu ez dela berdina izango. % 100 Barricada izango den diskoa grabatzeko abestiak prest ditugu eta urtarrilean sartuko gara grabaketa estudiora martxoan argitaratzeko.
Orain inoiz baino gehiago aurrera begiratu behar dugu. Eskerrik asko guztiagatik.
Boni, Alfredo , Ibi