Itxi

Musika

KORONABIRUSA

OLBEk "Alzira" operaren estreinaldia atzeratu du

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Azaroaren 21erako aurreikusita zegoen Giuseppe Verdiren opera atzeratu egin dute, COVID-19aren testuinguruan ezarritako neurriengatik. Orain, estreinaldirako beste data bat zehazteko lanean ari dira.

  • Verdiren "Jerusalem" opera

    Verdiren "Jerusalem" opera

OLBE Operaren Lagunen Bilboko Elkarteak atzeratu egin du azaroaren 21erako aurreikusita zegoen Giuseppe Verdiren "Alzira" operaren estreinaldia. COVID-19aren kutsatze kurba apaltzeko hartutako neurri murriztaileek behar dute erabakia hartzera.

Operaren Lagunen Bilboko Elkarteak ohar batean adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak pertsonen mugikortasuna murriztu izana eta Euskalduna Jauregiaren edukiera mugatu izana dira arrazoi nagusiak.

Tutto Verdi proiektuari amaiera egokia emateko, "Alzira" opera beste data batean eskaini ahal izateko lanean ari da Operaren Lagunen Bilboko Elkartea.

Bestalde, beti ere testuinguruak ahalbidetzen badu, datorren urtarrilean ekingo diote denboraldiari, "Samson et Dalila de Camille Saint-Saëns" lana taularatuta, Bilbon azken aldiz eskaini zutenetik 20 urtera.