Musika
Koronabirusa
Donostiako Jazzaldiak edizio txikiagoa egingo du aurreikusitako datetan
Agentziak | Erredakzioa
Orain arte erositako sarrerak itzuli egingo dira eta Trinitate plazako agertokiari eutsi nahi diote.
-
Salvador Sobral, 2018ko Jazzaldian. Argazkia: Efe.
Covid-19aren ondorioz, Donostiako Jazzaldiak edizio murriztua egingo du arten, Osasun Ministerioaren baimena jasoz gero, aurreikusitako datetan, uztailaren 22tik 26ra, baina orain arte indarrean zen programa bertan behera utzi eta berria iragarriko dute ekain amaieran edo uztail hasieran. Orain arte erositako sarrerak maiatzean zehar itzuliko dituzte.
Heineken Jazzaldiak “edizio murriztua” egingo du, nola kontzertu kopuruan hala aforo “oso mugatuan”, baina Trinitate plazako agertokiari eusten saiatuko dira, jaialdiaren ezaugarrietako bat baita.
Antolatzaileek aurreratu dutenez, “bertoko publikoari eskainitako edizioa izango da: artistak bertokoak izango dira nagusiki, eta, noski, osasun publikoa arreta osoz zainduko da”.