Itxi

Musika

Azaroak 22 eta 23

Berri Txarrak Nafarroa Arenan ikusteko sarrera gehiago jarriko dituzte salgai

eitb.eus

Kontzertuaren ekoizpena doitu eta gero, ostiral-larunbatetako kontzertuetarako mila sarrera jarriko dituzte salgai asteartean, azaroak 12, Nafarroa Arenako leihatiletan.

  • Berri Txarrak

    Berri Txarrakek Madril agurtu zuen larunbatean, 7.000 zaleren aurrean. Argazkia: Tom Hagen.

Berri Txarrakek “etenaldi mugagabea” egin aurretik emango dituen azken bi kontzertuetarako (Nafarroa Arena, Iruñea, azaroak 22 eta 23) sarrerak di-da bukatu ziren.

Orain, Nafarroako hiriburuko espazioak iragarri du, ekoizpena doitu eta gero (agertokia atzeratu dute), harmailako mila sarrera jarriko dituztela salgai gau bakoitzerako astearte honetan, azaroak 12, Nafarroa Arenako leihatiletan, 11:00etatik aurrera, 25 euroan.  

Erosle bakoitzak lau sarrera hartu ahalko ditu gehienez.