Itxi

Musika

Mendeurrena

80 banda, Pamplonesaren ehun urteak ospatzeko

Agentziak | Erredakzioa

Ekainaren 12tik 16ra, Iruñeko kaleak musikaz gainezka egongo dira, bandaren ehungarren urteurrena dela eta.

  • La Pamplonesa

    Ekainaren 12tik 16ra egingo dute IFOB jaialdia

La Pamplonesa ehun urte bete dituen bandak IFOB International Festival Of Bands Jaialdia antolatu du Iruñean, ekainaren 12tik 16ra, zeinetan mundu osoko 80 bandak hartuko baitute parte.

Bost egunez, makina bat emanaldi egongo dira hiri osoko hamabost agertokitan.

Gainera, hamaika herrialdetako 500 pertsonak parte hartuko dute jaialdiarekin batera egingo diren solasaldi, ikastaro, eskola eta kontzertuetan. Hasteko, asteazkenean, ekainak 12, La Pamplonesari buruzko hainbat hitzaldi egongo dira Kondestable Civivoxean.

Ostegunean, hilak 13, hezkuntza musikala izango dute ardatz ekimenek, umeetatik hasi eta goi hezkuntzaraino, eta ostiralean Teresa Catalan iruindar eta Musikaren 2017ko Espainiako Sariaren irabazleak hitz egingo du, besteak beste.

Larunbata, hilak 15, jaialdiko egun handienetakoa izango da, interprete handiek maisulanak eskainiko baitituzte.

Hitzaldi eta eskolak larunbatean bukatuko dira, eta igandea musika emanaldiz beteta egongo da, jaialdiari azkena emateko.