Itxi

Musika

Maiatzak 11

Lau belaunaldi agertoki gainean, Pedro Iturralde omentzeko

eitb.eus

Gayarre Iruñeko antzokiak “Pedro maitea” kontzertua aurkeztuko du maiatzaren 11n, larunbatarekin: hiru belaunalditako beste hainbeste saxofonistak Iturralde maisua omenduko dute bertan.

  • Pedro Iturralde

    Iturraldek bere ondorengoen omenaldia jasoko du. Argazkia: Gerardo Cañellas.

Javier Garayalde, Mikel Andueza eta Alberto Arteta nafar saxofonistek Pedro maitea, 4 generations concert emanaldian parte hartuko dute larunbatean, maiatzak 11, Pedro Iturralde saxoaren maisua omentzeko.

Hiru musikariok kontzertu berezia egingo dute beren maisu handiarekin batera, errespetua eta miresmena adierazteko.

Arteta, Garayalde eta Andueza

Uztailean, Pedro Iturralde saxofonista eta musikariak, jazzaren mitoak, 90 urte beteko ditu, eta haren jarraitzaileok omenaldia egin nahi diote, XX. eta XXI. mendeko jazzari begiratuko dion errepertorio baten bidez, ondoan Mariano Diaz (pianoa), Richie Ferrer (kontrabaxua) eta Dani Garcia (bateria) dituztela.  

Sarrerak daude oraindik salgai, 15 euroan.