Musika
Uztailak 19
Omara Portuondo eta Jorge Drexler Gasteizko jazz jaialdian egongo dira
Agentziak | Erredakzioa
Bi artistak batera eta bakoitza bere aldetik arituko dira uztailaren 19an, Mendizorrotzan.
-
Omara Portuondo bere agur biran iritsiko da Gasteizera. ©JOHANNSAUTY
Jorge Drexlerrek eta Omara Portuondok agertokia partekatuko dute Gasteizko jazz jaialdiaren 43. edizioan, eta, uztailaren 19ko gauean, uruguaitar musikariaren erritmo melodikoak eta kubatar kantariaren jazz nortasuna uztartuko dira.
Agur biran, Portuondok miretsi dituen artistak ekarri ditu bere albora, eta Drexlerrekin lotura estua du uruguaitar kantariak “Gracias” kantua konposatua zuenetik Portuondoren 60 urteko ibilbidea ospatzeko.
Elkarrekin aritu ez ezik, Portuondok eta Drexlerrek beren ikuskizunak ere eramango dituzte Gasteizera, uztailaren 15etik 20ra egingo duten jaialdiko arduradunek ohar batean azaldu dutenez.
Portuondok eta Drexlerrek Gasteizko jazz jaialdiaren kartela osatu dute, eta, hortaz, lagun izango dituzte orain arte iragarritako artistek, hala nola Gregory Porterrek, Danilo Perez pianistak, Regina Carter biolin-jotzaileak, Kamasi Washington saxofoi-jotzaileak eta Makaya McCraven bateriak.