Musika
43. edizioa
Gregory Porter eta Regina Carter, Gasteizko jazz jaialdi berrituaren buru
eitb.eus
43. edizioan, lantalde berri batek hartu du Gasteizko musika jaialdiaren gidaritza. Besteak beste, egongo dira Avisahi Cohen, Marco Mezquida, Iñigo Ruiz de Gordejuela…
-
Porter lehenengoz egongo da Gasteizen
43. edizioan, Gasteizko jazz jaialdiaren antolatzaile taldea aldatu dute, eta “talde gaztea baina esperientzia luzekoa” jarri da musika emanaldiaren buruan, “gaur egungo jazz hoberena eskaintzeko helburuarekin”.
Bide horretan, uztailaren 16tik 20ra, Gregory Porter Gasteizen lehen aldiz entzuteko aukera izango da, baita Regina Carter bilonista birtuosoa ere. Halaber, Danilo Perezek, Avishai Cohenek, Larry Grenadierrek, Chris Potterrek eta Jonathan Blakek osatutako supertaldeak ere kontzertua eskainiko du Arabako hiriburuan.
Gainera, Marco Mezquida mallorcar pianistak, jaialdiaren artista egoiliar bezala, hainbat proposamen aurkeztuko ditu, eta Iñigo Ruiz de Gordejuelak bere musika ekarriko du, baita Marta Sanchez pianistak ere.
Nubya García saxofonista ere Gasteizen izango da, baita Ambrose Akinmusire ere, Kool AD rap kantariak lagunduta, Golden Gate Quartet gospel taldea eta Benny Golson saxofonista ere.