Itxi

Musika

Punka

Mugimenduak La Polla Recordsen

eitb.eus

1979an sortutako arabar talde historikoak “azken borroka” egiteko prest dagoela iragarri du sare sozialetan. Diskoa prestatzen ari dira eta bira egin nahi dute, Estatuan eta Latinoamerikan.  

  • Abel, Evaristo, Sume

    Abel baxu-jotzailea, Evaristo kantaria eta Sume gitarrista

La Polla Records aguraindar talde punk mitikoa bizirik dago, 2003an desagertu eta gero. Facebooken profil bat sortu berri dute, eta igo duten argazki batean Evaristo kantaria agertzen da, Abel (baxua) eta Sume (gitarra) inguruan dituela eta azpian idatzi hau irakur daiteke: “Hilda nengoen, baina altxatu naiz. Zain dut azken borroka”.

Facebookeko orrialde horretan ageri den informazioaren arabera, Txiki gitarristak eta Tripi bateriak osatuko dute taldea, Evaristok La Pollaren azken boskotean eta Gatillazo taldean lagun izandako musikariek.

Disko berria eta bira

eitb.eus taldearen lanaz arduratuko den ekoizpen etxearekin harremanetan jarri da, eta ez digute ezer baieztatu edo gezurtatu. Taldeak laster hitz egingo duela esan digute. Nolanahi den, taldearen ingurukoek esan digutenez, kanta zaharrak berriz grabatuta jasoko dituen disko bat prestatzen ari dira, eta Espainiako Estatuan eta Latinoamerikan bira egin nahi dute.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Musika
  • Kultura