Musika
Irailak 13 eta 14
Natos y Waor, Gatibu, Ayax y Prok eta Iseo, Donostia Festibalean
eitb.eus
Carolina Durante, Bad Gyal, Mala Rodriguez eta La Pegatina ere, besteak beste, irailaren 13 eta 14an Donostiako Hipodromoan egingo duten jaialdirako.
-
Natos y Waor bikoteak joko du, besteak beste, jaialdian
Donostia Festibalak iaz hartutako bideari eutsi dio, eta hiri musikaren aldeko apustuan aurrera jarraitu du, 2019ko ediziorako lehen iragarpenek erakusten dutenez.
Natos y Waor, La Pegatina, Ayax y Prok, Gatibu, Bad Gyal, Mala Rodríguez eta Carolina Durante arituko dira Donostiako Hipodromoan irailaren 13 eta 14an.
Gainera, Iseo & Dodosound with The Mousehunters nafar bikote arrakastatsuak Lágrimas de Sangre taldeak ere joko dute jaialdian, baita Tremenda Jauria kunbia talde feministak ere.
Bonuak 36 euroan daude salgai, jaialdiaren webgunean.