Itxi

Musika

Uztailean

25.000 sarreratik gora saldu dituzte Bon Joviren zuzenerako Donostian

Erredakzioa

Talde estatubatuarra Donostiako Anoeta estadioan datorren uztailaren 29an arituko da zuzenean. Kontzertu honetarako sarrerak oraindik salgai daude, 50 eta 275 euro bitartean.

250.000 sarreratik gora saldu dituzte dagoeneko Donostian izango den Bon Jovi taldearen kontzerturako, Get In produktoreak jakitera eman duenez. Hitzorduan datorren uztailaren 29an izango da, Anoeta estadioan.

Igaro den azaroaren 11tik salgai daude zuzeneneko honetarako&' || 'nbsp; txartelak, Interneten bitartez eta zenbait merkataritza guneetan ere. Emanaldiak interes handia piztu zuen eta horren ondorioz, ilada luzeak sortu ziren, sarreraren bat lortzeko asmoz.

Kontzerturako txartelak oraindik lor daitezke Ticketmaster webgunearen bidez, Anoeta estadioak 40.000 lagun har ditzakeelako. Aldez aurretik erreserbatutako sarrerak 75 eta 65 euro bitartean eros daitezke, pistakoak 50 eurotan eta VIP sarrerak 275 eurotan. Eszenatokitik hurbilen dagoen erreserbaturiko zonaldeetako sarreren kasuan, ''Golden Circle'' izenekoak, 85 eurotan daude salgai.

Espainian eskainiko duten bigarren kontzertua izango da Donostiakoa. ''Open Air Tour'' izeneko musika biraren barnean, Bartzelonan ere zuzenean arituko da Bon Jovi, uztailaren 27an.