Itxi

Musika

Mundu mailako omenaldia

Bilbon eta Iruñean ere ospatuko dute 'Bob Marley Eguna'

Erredakzioa

Bob Marley abeslari ezagunaren heriotzaren 30. urteurrena oroitzeko, Bob Marley Day (Bob Marley Eguna) ospatuko dute munduko hainbat hiritan, reggae doinuez lagunduta

Bob Marley abeslari ezagunaren heriotzaren 30. urteurrena ospatzeko, Bob Marley Day (Bob Marley Eguna) ospatuko dute munduko hainbat hiritan, reggae doinuez lagunduta.

Besteak beste, Los Angeles, Buenos Aires, Paris, Londres, Kingston eta New York hirietan egingo dituzte kontzertuok, eta Bilbok eta Iruñeak ere bat egingo dute ospakizunarekin.

Otsailaren 4an Bilboko Kafe Antzokian izango da hitzordua. Bertan, Jahsta Reggae Band, La Tribu Selektahs, Novato, Mad Muasel, Manny Lion eta Chete taldeak izango dira. Hurrengo egunean Iruñera egingo du omenaldiak salto.&' || 'nbsp; Movie aretoan (lehengo Artsaia), Jahsta Reggae Band, La Tribu Selektahs eta Jarel Babel taldeen zuzenekoak izango dira gozagai.

Bartzelona, Malaga, Alacant eta Madril dira Estatu mailan Bob Marley Eguna ospatuko duten beste hiri batzuk.

Bob Marley izenarekin ezaguna, Jamaikako musikari eta konpositore ospetsuena izan zen Robert Nesta Marley (Jamaika, 1945eko otsailak 6 - Miami, 1981eko maiatzak 11). ''''I Shot the Sheriff'''', ''''No Woman No Cry'''', ''''Exodus'''', ''''Could You Be Loved'''', ''''Stir It Up'''', ''''Jamming'''', ''''Redemption Song'''', ''''One Love'''' eta ''''Three Little Birds'''' lan ezagunak bereak dira.

1984an, Bob Marley hil eta hiru urte geroago, Legend arrakasta bilduma, reggae musikaren historiako diskorik salduena, kaleratu zuten. Estatu Batuetan platinozko 10 disko eskuratu, eta mundu osoan 20 milioi kopia saldu zituen.