Musika
BBK Jazz Guggenheim Gauak
Guggenheimek jazza eskainiko du Bilboko Aste Nagusian
Agentziak | Erredakzioa
Abuztuaren 21etik 24ra, Javier Colina; Uffe Markussen; Mouhannad Nasser eta Albert Sanz; eta Marco Mezquida arituko dira museoko atrioan.
-
Marco Mezquidak itxiko du jazz zikloa Bilboko museoan
2018ko Aste Nagusian, abuztuaren 21etik 24ra, Guggenheim Bilbao Museoak jazz kontzertuak eskainiko ditu, BBK Jazz Guggenheim Gauak festibalean. 23:15etik 02:00etara, publikoak, emanaldiez gozatzeko ez ezik, erakusketak bisitatu eta kopa bat hartzeko aukera ere izango du.
BBK Jazz Guggenheim Gauak abuztuaren 21ean hasiko da, asteartearekin, Europako kontrabaxu-jotzaile onenetako baten eskutik: hain zuzen ere, Javier Colina bere taldearekin arituko da. Abuztuaren 22an, asteazkenarekin, Uffe Markussen laukote danimarkarraren txanda izango da. Abuztuaren 23an, ostegunarekin, Mouhannad Nasser eta Albert Sanz musikarien taldeak laute siriarra, pianoa, kontrabaxua eta perkusioa uztartuko dituzte, Mediterraníes diskoaren aurkezpenean. Azkenik, abuztuak 24an, ostegunarekin, Marco Mezquida jazz-pianojole eta konpositoreak Maurice Ravelen bidaia imajinario musikala eskainiko die bertaratutakoei, bere taldearekin batera.
Sarreren prezioa 16 eurokoa izango da publiko orokorrarentzat, eta 8,5 eurokoa Museoaren Lagunentzat.