Itxi

Musika

Bilboko Orkestra Sinfonikoa

Natura, BOSen hurrengo denboraldiaren ardatza

Agentziak | Erredakzioa

Bilboko Orkestra Sinfonikoak 34 kontzertu eskainiko ditu 2018-19 denboraldian, eta 22 bakarlari eta zuzendari gonbidatuko ditu.

  • Erik Nielssen, Lorea Bilbao eta Ibon Aranbarri, aurkezpenean

    Erik Nielssen, Lorea Bilbao diputatua eta Ibon Aranbarri, denboraldiaren aurkezpenean

Natura inspirazio iturri gisa eta berorrek musikarekin duen erlazioa izango da BOSen 2018-19 denboraldiaren oinarria, eta, berorren barruan, Mahler, Beethoven, Debussy, Schumann eta Wagnerren lanak joko dituzte, Frank Peterren Zimmermannen, Varvararen eta Kathia Buniatishviliren mailako bakarlariek eta Carlos Menak, Rachel Nichollsek eta beste zenbait kantari handik lagunduta.

Erik Nielssen Bilboko Orkestra Sinfonikoaren zuzendari titularrak eta Ibon Aranbarri zuzendari nagusiak datorren denboraldiko programa aurkeztu dute, eta azaldu dute 17 programa bikoitz izango dituela: 34 kontzertu, aurreko denboraldian baino sei gutxiago, 22 bakarlari eta zuzendari gonbidaturen eskutik.

Denboraldia hasteko, AEBko XX. mendeko musikari begiratuko diote, aurten bezala: Leonard Bernstein estatubatuar konpositorearen jaiotzaren mendeurrenaren harira, BOSek “West side Story” filmaren partitura joko du, pelikula pantaila batean proiektatzen duten bitartean.

BOSek 2019ko ekainaren 6 eta 7an itxiko du denboraldia, aurtengoan bezala, Richard Wagner alemaniar musikariari eskainitako kontzertu batekin.

BOSen Kontzertu Berezia Maria Joao Pires portugaldar pianistak eskainiko du 2019ko otsailaren 7an, Mozarten sonatak eta Chopinen Gauekoak joz.

Abonamenduko 34 kontzertuez gain, BOSeko atalek ganberako musikako 10 kontzertu eskainiko dituzte.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Musika
  • Kultura