Itxi

Musika

Ekainaren 21ean

Anarik jasoko du aurtengo Adarra saria

eitb.eus

Saria jasotzen duen lehen emakumea izango da azkoitiar musikaria, “kalitate maila zainduz eta hitzei garrantzia eta musikari nortasuna emanez disko sorta polita atera ondoren”.

  • Ekainaren 21ean jasoko du garaikurra, Victoria Eugenian. Argazkia: Emezeta.

    Ekainaren 21ean jasoko du garaikurra, Victoria Eugenian. Argazkia: Emezeta.

Anarik jasoko du aurtengo Adarra saria, euskal musikaren arloan garrantzi edo eragin bereziko ibilbidea egin duen edo egiten ari den artista bati omen egiteko Donostiako Udalak eta Donostia Kulturak 2014an sortu zuten aintzatespena.

Hogei urte baino gehiagoko ibilbidean “kalitate maila zainduz eta hitzei garrantzia eta musikari nortasuna emanez disko sorta polita atera duelako” jasoko du azkoitiarrak saria. Lehen emakumea izango da, gainera, Adarra saria jasotzen, aurretik Mikel Laboa, Ruper Ordorika, Benito Lertxundi eta Fermin Muguruza saritu baitituzte.

Saria jasotzeko, kantari eta konpositoreak kontzertu bat prestatu du, non bere ibilbide osoa errepasatuko baitu, gonbidatu askok lagunduta. Ekainaren 21ean izango da, 20:00etan, Victoria Eugenia Antzokian.

1996. urtean bere izena zeraman diskoa kaleratu zuenetik, "Habiak", "Zebra", "Irla izan", "Zure aurrekari penalak" eta "Epilogo bat" diskoak grabatu ditu eta Bidehuts zigiluaren sortzaileetako bat da.