Musika
Rocka
Deep Purpleren agur bira BECetik igaroko da ostiralean
Agentziak | Erredakzioa
Britainiar talde historikoaren aurretik Alter Bridge estatubatuarrak arituko dira Barakaldoko erakustazokan, ostiralean.
Deep Purple britainiar rock talde mitikoak kontzertua eskainiko du ostiralean, ekainak 30, Bilbao Exhibition Centre Barakaldoko erakustazokan, jotzeari utziko diola-eta ematen ari den kontzertu sortaren barruan.
Ian Gillan, Roger Glover, Ian Paice, Steve Morse eta Don Airey musikariek osatzen duten taldeak puntako talde gonbidatua izango du, Alter Bridge estatubatuarra.
“Smoke on the water” kantu txit ezaguna –gitarra bat esku artean hartu duen edonork ezagutzen du kantuaren lehen 13 noten segida– konposatu zuen taldeak apirilean argitaratu zuen bere azken diskoa (berriena eta, kasu honetan, azkena ere bai), eta orduan abiatu zuen agur bira hau.
Alter Bridge Mark Tremonti eta Myles Kennedy musikariek gidatzen duten taldeak irekiko du Deep Purpleren Barakaldoko kontzertua; “The last hero” diskoa aurkeztuko du Alter Bridgek, Bilbon iaz emandako kontzertuan sarrera guztiak saldu eta gero.
Ate irekiera: 19:00
ALTER BRIDGE: 20:00
DEEP PURPLE: 21:30