Musika
Kutxa Kultur Musika
Kutxa Fundazioak Gipuzkoako sei musika talde babestuko ditu
N.V. | eitb.eus
Berrogei talderen artean aukeratutako seik aholkularitza profesionala eta beren musika zabaltzeko bestelako hainbat baliabide izango dute eskura urtebetez.
-
Grande Days da talde aukeratuetako bat
Iñigo Serrulla, Grande Days, Sara Mansilla, Oso Fan, Reuben RG eta Madeleine talde eta bakarlariek Kutxa Kultur Musika 2017 programan parte hartuko dute, eta, hartara, hiru tartetan banaturiko egonaldi artistikoa garatu ahal izango dute.
Udan, programaren arduradunek bilerak egingo dituzte aukeratutako proiektuen ordezkariekin, zer premia dituzten jakiteko, eta bakoitzarentzako estrategia bat zehaztuko dute (komunikazioa, zuzenekoak, diskoetxeekiko harremanak…). Halaber, entseguak Kutxa Fundazioak Tabakaleran dituen entsegu lokaletan egiteko aukera eskainiko zaie, eta Donostia Kutxa Kultur Festibalan joko dute.
Horrez gain, grabatzeko erraztasunak emango dizkiete, eta, urtarriletik ekainera, lau emanaldi programatuko dituzte talde bakoitzarekin.
Iñigo Serrulla 21 urteko abeslaria bere lehenengo EPa grabatzen dihardu egun; Grande Days Estatuan gero eta kontzertu gehiago ematen ari da, eta post-rocka eta popa uztartzen ditu; Sara Mansillak soula eta folka nahasten ditu, ahots dotorez; Oso Fanek folka eta “pop artisaua” uztartzen ditu; Reuben RG Cohen taldeko gitarrista eta abeslariaren bakarkako proiektua da: eta Madeleinek post rock instrumental bizia jorratzen du, intentsitatearekin jolasean.