Itxi

Musika

Zerbitzu berezia

Metro Bilbaok zerbitzu berezia eskainiko du Guns N’ Rosesen kontzertuagatik

eitb.eus

Konpainiak trenen zerbitzu berezia eskainiko du 60 minutuz, San Mameseko kontzertua bukatutakoan.

Metro Bilbaok tren zerbitzu berezia eskainiko du maiatzaren 30ean, asteartearekin, Guns N’ Roses kaliforniar taldeak San Mames estadioan emango duen kontzertua dela eta.

Konpainiak iragarri duenez, kontzertua bukatu ondorengo 60 minutuan ibiliko dira trenak, eta San Mames, Indautxu eta Moyuako geltokietan bakarrik hartu ahalko dira. Gainerako geltokietan irten besterik ezingo da egin.