Itxi

Musika

Donostia

Saxophone Summit taldeak Jazzaldian joko du, uztailaren 22an

eitb.eus

Dave Liebman, Joe Lovano, Greg Osby, Phil Markowitz, Cecil McBee eta Billy Hart musikariek osatzen duten taldeak John Medeski’s Mad Skillet ordezkatuko du.

  • Uztailaren 22an joko du taldeak. Argazkia: Jandro Cisneros.

    Uztailaren 22an joko du taldeak. Argazkia: Jandro Cisneros.

Saxophone Summit, Dave Liebman, Joe Lovano eta Greg Osby saxofoi-jotzaileek eta Cacil McBeek (kontrabaxua), Billy Hartek (bateria) eta Phil Markowitzek (teklatuak) osatzen duten taldea, Donostiako Jazzaldiaren kartelari gehitu zaio, eta uztailaren 22an joko dute jaialdian, 21:00etatik aurrera, Trinitate plazan.

 

Saxophone Summitek John Medeski’s Mad Skillet taldearen tokia hartuko du, azken horrek ez baitu Europako birarik egingo.

 

Kontzertu horretan, Charles Lloyd New Quartetek joko du, eta alaketarekin pozik ez daudenek sarrera itzuli ahalko dute, Victoria Eugenia antzokiko leihatilan edo infojazz@donostia.eus helbidean.