Itxi

Musika

Azaroak 10 eta 11

Sick Of It All, Buzzcocks, Sham 69 eta Discharge, Gasteiz Callingen

Agentziak| Erredakzioa

Aurten azaroaren 10ean eta 11n egingo dute, Iradiera Arenan, Gasteiz Calling punk rock eta hardcore jaialdiaren hirugarren edizioa.

  • Sick of it Allek "Europa hegoaldean emango duen kontzertu bakarra" izango da. Argazkia: HelenaBXL

    Sick of it Allek "Europa hegoaldean emango duen kontzertu bakarra" izango da. Argazkia: HelenaBXL

Gasteiz Calling jaialdiaren hirugarren edizioa azaroaren 10ean eta 11n egingo dute Iradier Arenan, eta bertan parte hartuko duten 20 taldeetatik zortzi iragarri dituzte antolatzaileek asteazken honetan, hain zuzen, Sick Of It All, Buzzcocks, Sham 69, Discharge, Satanic Surfers, The Baboon Show, Quemando Ruedas eta Crim. Bi eguneko bonua 49 euroan eros daiteke (bakarrik lehenengo 500 sarrerak) www.musikaze.net webgunean.

Sick Of It All New Yorkeko hardcorearen talde nagusia da, eta Europa hegoaldean eskainiko duen kontzertu bakarra Gasteizekoa izango da. Buzzcocks Manchesterreko talde beteranoa 40. urteurrena ospatzen ari da, eta, antolatzaileek nabarmendu dutenez, "punk rockaren historiaren baitan hain ikonikoa den talde bat ekartzeak ezin zoriontsuago egiten gaitu".

Halaber, Sham 69 taldea 1977ko kideekin izango da Gasteizen, hau da, Jimmy Pursey, Dave Parsons eta Dave Tregunna tartean direla, eta Discharge "Hear Nothing, See Nothing, Say Nothing" disko klasikoa editatu zuenetik 35 urte igaro ondoren izango da Gasteizen.

Satanic Surfers Suediako punk melodikoaren eszenaren erreferenteetako bat da, eta The Baboon Show herrikideek "berriro jarri dute Suedia mapan". Azkenik, Quemando Ruedas mitikoek eta Crim taldeak osatu dute Gasteiz Calling jaialdiaren lehenengo taldeen iragarpena.