Musika
Elkarrizketa
Kokoshca: 'Nagusiagoak gara, eta gauzak gehiago pentsatzen ditugu'
Efe
Nafar taldeak kontzertuz gainezka dauka agenda hurrengo hilabeteetarako, eta, besteak bete, Estatuko jaialdi nagusietan egongo dira udan.
-
Kokoshcak kontzertu piloa dauka aurretik. Argazkia: Gorka Beunza.
Oskar Kokoshcka poeta eta margolari espresionistaren abizenaren hotsak ekarri zuen Iruñeko taldearen izena, baina, euren hitzetan, bere proposamenak gehiago zor dio Nirvanari abizen dotoreko artistari baino. Laugarren diskoan, El Drogas eta beste rock musikari veterano batzuk aldarrikatzen dituzte.
Elkarrizketa batean esan dutenez, Drogasi diskoan (“Algo real”, 2016) parte hartzea proposatu zioten, taldekideetako baten “vitage” arropako denda batean zapata batzuk pertsonalizatzearen truke. Haien ustez, musikari beteranoaren ahots “ilunabarrekoa” primera gelditu behar zen beren kantu batean, baina bazegoen beste arrazoi bat ere.
“Guretzat jotzen duten munduan, indie-arenean, beti igarri dugu nolabaiteko kirats bat, Rosendoren, Burningen eta gisa horretako musikarien kaleko rocka kritikatzeko…. Eta guk horiek entzuten ditugu; gure ustez, aldarrikatzeko modukoa da atzerriko punka gaztelaniaren fonetikara egokitzeko egin zuten lana”, azaldu du Iñaki Lopezek, Amaia Tirapurekin batera taldea sortu zuen musikariak.
Iñigo Andion eta Alex Lopezekin batera, Kokoshcaren egungo formazioa osatzen dute, taldearen istorioan “saiatuena” eta musikaren negozioan urrunen heldu dena, nahiz eta bien bitartean denda batean edo zerbitzari gisa lan egin behar duten, diru sarrerak osatzeko.
“Algo real” 2016ko disko onenen zerrenda askotan sartu zuten, hedabideetan: “Ez dugu gure disko helduna dela onartzen, helduaroa ezkorra baita guretzat, baina egia da nagusiagoak garela eta gauzak gehiago pentsatzen ditugula”, erantsi du Lopezek.
Hiru egunean grabatutako diskoan “argitasuna eta iluntasuna uztartu ditugu, emozio askoren nahasketa da, eta gizakia doilorra eta, aldi berean, eskuzabala dela erakusten du”.
Kokoshca Estatuan antolatzen diren jaialdi garrantzitsuenetako batzuetan egongo da hurrengo hiletan: Tomavistas Madrilgoa, Primavera Sound bartzelonakoa, Low eta Sonorama…