Itxi

Musika

Jaialdia

Berri Txarrak eta Kepa Junkera, Primavera Sound jaialdian

eitb.eus

Bartzelonako jaialdiak kartela aurkeztu du. Van Morrison, Arcade Fire eta Bon Iverren tamainako taldeekin batera, Gojira, Kokoshca eta Belako euskal taldeak ere arituko dira.

Primavera Sound 2017ko maiatzaren 31tik ekainaren 4ra Bartzelonan egingo duten jaialdi erraldoiak kartela iragarri du gaur. Bertan, Arcade Fire, Bon Iver, Van Morrison, Slayer, Descendents edo Teenage Fanclub izen erraldoien parean, hainbat euskal talde eta musikariren parte-hartzea izango da.

Hain zuzen ere, Berri Txarrak, Kepa Junkera (Los Hermanos Cubero bikotearekin), Belako, Gojira eta Kokoshca euskal talde eta musikariak izango dira Primavera Sounden.

primavera sound 2017 cartel kartela