Musika
Urriaren 28an eta 29an, BEC!en
PJ Harvey, BIME Live jaialdiko kartelburu berria
LUZIA ZUGADI | EITB.EUS
Urriaren 28an eta 29an Barakaldoko BEC! erakustazokan egingo duten jaialdian, besteak beste, Moderat, Toundra eta Kevin Garrett ere arituko dira.
-
PJ HARVEY. ARGAZKIA: LAST TOUR
BIME Live jaialdiak iragarri du PJ Harvey izango dela aurtengo edizioko kartelburuetako bat. Gainera, antolatzaileek jakinarazi dute Moderat, Toundra eta Kevin Garret arituko direla urriaren 28an eta 29an BEC! erakustazokan.
Rock musikak urteen joan etorrian utzi duen emakumezko artista garrantsitsuenetakoa da PJ Harvey. Bi hamarkada luze daramatza musikaren munduan, baina oraindik ez da sekula Euskal Herrian izan. Urrian, aitzitik, The Hope Demolition Project diskoa esku artean hartuta iritsiko da Barakaldora.
Gainera, Moderat bikoteak techno, bass music eta pop doinuz jantziko du aipatu jaialdia.
Horiek, ordea, ez dira gaur iragarritako emanaldi bakarrak. Izan ere, Toundraren eta Kevin Garretten kontzertuak ere gehitu dituzte egitaraura azken orduan.
Orain arte iragarritako artistak
PJ HARVEY
SUEDE
MODERAT
THE DIVINE COMEDY
THE HORRORS
TOUNDRA
JAMES VINCENT MCMORROW
WILD BEASTS
LAMBCHOP
NACHO VEGAS
RICHMOND FONTAINE
TOY
KEVIN GARRET
...
Sarrerak
Bi eguneko bonua 55 euroan dago salgai. 10 euro gehiago ordainduta kanpalekura joateko aukera izango du ikuslegoak.
Sarrerak jaialdiaren webgunean eskuratu daitezke.